XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Baziran elizaraño bi ta iru orduko bidea zutenak.

Garai artan Don Agustin Jauregui omen zegoen Ernanin apaiz.

Don Agustin ori Azpeitiko erretorea zan andik urte batzutara, Udarregi ta Pello Errota Azpeitiko premioarengatik alkarrekin asarretu ziranean.

Euskaltzale prestua izan bear zuen, ta euskerazko zenbait liburutxo ere antolatu zituen, oker ez bagaude beintzat.

Don Agustin orrek pensatu zuen eliza egin bear zala kristau ayentzat, ta 1864-garren urteko Agorraren 17'an batzarra egin zuten inguru artako etxeko jaunak.

Erabaki zuten bayetz, eliza egin bear zala, ta gizon-mordoxka bat autatu zuten elizaren tokia aukeratzeko ta dirua ta bear zan, guztia sortzeko.

Gizon-moroxka orren barrenean Juan Bautista Lucambio azaltzen da.

Beraz Txirritaren aita gogotik aritu zan eliza berriaren lanetan.

Ereñozu jo zuten tokirik egokienetzat.

Gero, bakoitzak al zuena eman, gañerakoa al zuten tokitik inguratu ta auzo-lanean lan egiñaz altxatu zuten eliza berria.

1866-garren urteko Ilbeltzan eliza bukatua zan, eta Otsaillan asi ziran Mezak-eta ematen.

San Antonio jarri zuten aldarean.

(1) Ernaniko eliz-paperetatik.

Eliza bukatutakoan bost urte t'erdi zituen Txirritak.

Andik aurrera aita edo amaren eskutik etorriko zan mezetara jayetan.